XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hel, heldu, heltzen, helduko, da ad. Joan nahi zen tokian gertatu. ik. ailega(tu) (lgart.), irits(i).

Donostiara heltzen denean.

Zer ordutan helduko da? Bihar bertan hel daiteke.

Helburu bat lortu. ik.irits(i).

Ministro izatera heldu zenean.

Etorri; denbora, egoera edo maila bat iritsi.

Joan zen uda eta negua heldu da.

Heldu den igandean (ipar.), datorren igandean.

Zahartzarora heldu.

Adimenera heldu.

Puntu honetara ez da gaizki heldu (ipar.), puntu honetan ez dator gaizki.

Fruitu batek bere desarroiloaren betetasuna iritsi. ik. umo(tu), on(du), zori(tu).

Heldu da garia.

Berandu helduko dira aurten sagarrak.

(irud.) Zaldarrak ez dira heldu baino lehen lehertu behar.

dio ad. Eskuaren bidez tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. ik. ora(tu), euts(i), lot(u) (ipar.).

Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen.

Sugeari heldu dio, beldurrik gabe / (irud.) Edozein lanari heltzen diotenak.

// Kosk egin, ausiki.

Sugeak zure anaiari besoan heldu dio.

Eltxoak heltzen badizu.

zaio ad. (klas.) Lagundu.

Ba dakit zure alde borrokatzen banaiz helduko zatzaizkidala.

helbide, iz. Norbaiten bizilekuaren adierazpena, zuzenbidea.

Nire helbidea eman zion.

Jar itzazu izen-deiturak eta helbidea paper horretan.

helburu, iz. Lortu nahi den zera.

ik. jomuga, asmo.

Euskal liburugintza bizkortzea dute helburutzat.

Haren azken helburua.

heldu, adj. hel ad.-aren era perfektoa.

Zuldar heldua. anton. gordin.

Gizon helduen iritzia.

heldutasun, iz. Heldua izateko tasuna.

Adimenaren heldutasuna.

Oraindik ez du heldutasuna iritsi.

helgarri, adj. Heldu edo eskuratu daitekeena.

Zerbait helgarri bihurtu.

heltze, iz. hel ad.-aren aditz-izena.

hemen, (hemendik, hona, honaino, hemengo). non adb. Leku edo toki honetan. ik. hor, han.

Hemen gertatua.

Hemendik aurrera.

Hemengo arazoetan.

Hemen bertan. ik. hementxe.

Hemen datza.

hementxe, non adb. Hemen bertan.

Hementxe erori da.

hemeretzi,(Beharbada, hobe emeretzi) zenbatz. Hemezortzi eta bat.

Hemeretzi ikasgaitan.

Han hitzegin zuten hemeretzien iritzia.

iz. 19 ikurraz adierazten den zenbakia, zenbaki arrunten segidan 18-ari jarraitzen zaio.

Ekainaren hemeretzian.

hemeretzigarren, zenbatz. eta iz. Zerrenda batetan aurretik 18 dituena.

Hemeretzigarren ikasgaian.

hemezazpi, zenbatz. (dial.) Hamazazpi.